Itxi

Zirimola

Atseginak, dantzariak, langile eta mahai baten bueltan elkartzekoak dira txinatarrak

Txinaren ertz guztiak ezagutu ditugu Faktoria saioko Zirimolan. Lander Grijalbak eta Odei Otaegik ia hamarkada bat daramate Txinan; euren laguntzarekin ezagutu dugu herrialde erraldoi hori.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ekialdeko Asiaraino joan da 'Faktoria' saioko Zirimola. Txina izan dugu protagonista; mundu mailan biztanle gehien duen herrialde erraldoiaren ertz guztiak ezagutu ditugu. Horretarako, Lander Grijalba eta Odei Otaegi izan ditugu gidari; ia hamarkada bat daramate Txinan lanean eta ezin hobeto ezagutzen dute hango bizimodua. Pekin hiriburuan bizi da Odei Otaegi: "Pekin blindatuta egoten da agintariek ekitaldi edota bilera garrantzitsuak egiten dituztenean. Iaz, esaterako, 70 ute bete zituen Txinako Herri Errepublikak eta erabat itxita egon zen Pekin ia bi astez". Txina da munduko 4. herrialderik handiena, eta egunerokotasunean nola eragiten dien azaldu digu Shanghain bizi den Lander Grijalbak: "distantzia handietara ohitu egiten zara, baina ez da erosoa. Egunerokotasunean distantzia txikiak egiten saiatzen zara. Laneko joan-etorrian 2 ordu ematen ditut, lankide batzuk 4 bat ordu behar dituzte".

Txinatarren afizioei begiratuta, "gu bezala, mahai baten inguruan harremantzen dira", Otaegiren arabera. "Parkeetan dantzan aritzen dira, eta karaokeak ere oso gustuko dituzte". Txinatik zer ez duten gustuko galdetuta, Grijalbak eta Otaegik argi erantzun dute: "ilarak ez dituztela errespetatzen, jaten ari direna gustuko dutela adierazteko modua, txukuntasuna ez dutela guk  bezala ulertzen...". Txinatik bidaiatzeaz, turismoa egiteaz ere aritu gara Grijalba eta Otaegirekin.

Audioak (1)