Itxi

Renferen trenean matxura

"Bezeroek jasotzen duten zerbitzua, askotan, hirugarren mundukoa da"

Bilboko aldirietako zerbitzuen egungo egoeraren inguruan hitz egiteko aukera izan dugu gaur Jon Ander Grande Bilboko aldirietako erabiltzaile kaltetuen plataformako kidearekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bizkaian, Renferen aldirietako erabiltzaileak Arrigorriaga eta Ugao artean harrapatuta geratu ziren atzo, matxura baten ondorioz. Arratsaldeko lauak eta laurden inguruan gertatu zen ezbeharra, Arrigorriagako tren estaziotik ehun eta berrogeita hamar metrora, eta ia hiru orduz egon ziren bidaiariak tren barruan harrapatuta. Tartean, baita bi haur txiki ere.

Bilboko aldirietako erabiltzaile kaltetuen plataformako kide den Jon Ander Granderekin hitz egiteko aukera izan dugu Faktorian, eta Bilboko aldirien gaur egungo egoera zein den azaldu digu.

Audioak (1)