Kargatzen...
Itxi

Zirimola

Kanada: natura ikusgarria, lan aukera handia, jende ona, lehenaldi iluna...

Kanadaren argazki orokorra atera dugu Faktoriako Zirimolan. Columbia Britainiarrean hitzordua egin dugu Goretti Murua eta Alex Sarasolarekin; eta Quebeceko Montrealen, Michel Usereaurekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bi urte daramatza Kanadan Alex Sarasolak: "lana topatzea oso erraza da Kanadan; jendea behar dute toki guztietan". Goretti Muruak 10 hilabete daramatza han: "oso kirolzaleak dira; mendia, eskalada, eskia... denetik egiten dute". Columbia Britainiarrean bizi dira biak eta 'Faktoria' saioko Zirimolan izan ditugu gidari. Jendea nolakoa den galdetu eta "oso adeitsuak, jatorrak, lasaiak, langileak... dira. Zaila da haiekin gaizki eramatea, jende ona da", Sarasolaren hitzetan. Dena den, Kanadak historia iluna duela azaldu digute: han bizi zen jendea baztertu eta haien nortasuna ezabatzen ahalegindu ziren duela 200 bat urte.

Mendebaldetik hasi eta ekialdean amaitu dugu bidaia. Montrealen bizi den Michel Usereaurekin hitz egin dugu; euskara ikasi duen kanadarra da bera. "Montreal hiri interesgarria da, bizia...". Euskal Herria eta Kanadaren arteko desberdintasunak eta berdintasunak aipatu dizkigu, eta ekialdean ikusi beharrekoaz ere hitz egin digu.

Audioak (1)