Birus ehiztariak
"Zergatik joaten dira hiletetara hildakoen gustukoak ez ziren pertsonak?"
GORKA OTAEGI
Heriotzarekin dugun harreman "zentzugabea" aztertu dute gure "birus ehiztariek".
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Terraplanisten batzarrean "ikaragarri ikasi ostean", Eunate Sarasola berriz ere Ane Lindanerekin elkartu da aste honetako misiorako: heriotzarekin dugun harremana aztertzea. Tanatorioetan esaten diren zentzugabekeriak, hiletetara joaten diren gonbidatu deserosoak... Guztiak larrutu ditugu Iñaki Olaizola antropologoarekin batera.