NEKANE BALLUERKA
"Erabakia hartuta dago, ez dut jarraituko"
Nekane Balluerka Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak ez du karguan jarraituko. "Normaltasun instituzional eta pertsonal baten barruan" kokatu du agurra. 'Faktoria'n elkarrizketatu dugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hurrengo astelehenean egingo du Nekane Balluerkak azken hitzaldia Euskal Herriko Unibertsitateko errektore gisa, eta hurrengo gobernu kontseiluan, iraila bukaeran, deituko dituzte hauteskundeak. Errektore berria aukeratzeko hauteskundeak datorren azaroan egingo dira.
Balluerkak gaur goizeko 'Faktoria'n aitortu du bi arrazoik eraman dutela erabaki hori hartzera: alderdi instituzionalak eta familiak. Erakunde demokratiko batean jende berria sartzea ezinbestekoa dela esan digu; baina, familiarekin denbora gehiago egon nahi duela ere esan digu.
Oro har, ikasturte hasieraren balorazio positiboa egin du Balluerkak, baliabide telematiko berriekin arazoren batzuk izan dituztela azaldu duen arren. Arazo horiek konpontzeko prest agertu da behar adina baliabide inbertitzeko.