LAURA GARRIDO
"Argi jakin beharko genuke dirua nora bideratuko den, lehentasunak zeintzuk diren"
Laura Garrido Alderdi Popularreko legebiltzarkideak gardentasuna eskatu dio Jaurlaritzari “Faktoria”n. Lehentasunak zeintzuk diren, eta dirua nora bideratuko den argi adierazteko eskatu du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Laura Garrido Alderdi Popularreko legebiltzarkideak gaur goizean 'Faktoria'n esandakoaren arabera, Iñigo Urkulluren gobernuak autokonplazentziazko jarrera du. Koronabirusari aurre egiteko garaian, esaterako, Garridok azpimarratu du osasun arloko rofesionalek ez dutela behar adinako babesik jaso, eta Euskal Autonomia Erkidegoa ez zegoela prest izurriari aurre egiteko. Jaurlaritzaren inprobisazioa erabatekoa izan da haren ustez.
Osasun eta Hezkuntza sailburuen erreleboan, egindako akatsen aitortza ikusi du Garridok. Uste du, hezkuntza sektorerako deituta dagoen grebak hausnarketa eragin beharko lukeela Jaurlaritzan. Garridoren arabera, hezkuntza zentroek ez dute behar adinako laguntzarik jaso; itunpeko ikastetxeen egoera jarri du mahai gainean.
Aurreko legealdiko hainbat konpromiso ezerezean geratu zirela esan digu; baina, hala ere, planteamenduaren arabera, etorkizunean ere prest leudekeela akordioetara iristeko.