Itxi

ITXASO ATUTXA

“Aurrekontuetatik ez dugu partida handirik espero, europar laguntzak negoziatu behar”

Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarreko presidentea prest agertu da Espainiako aurrekontuak negoziatu eta babesteko, aitortuta, ez dutela diru partida handirik espero negoziaketen ondorioz.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Espainiako aurrekontuetan inbertsiotara diru gutxiago bideratuko dela jakitun, Europar Batasunetik etor litezkeen diru laguntzen inguruko negoziaketan jarri nahi izan du azpimarra Atutxak. Haren esanetan, laguntza horiek lortzeko Euskal Autonomia Erkidegoak beste lurraldeek baino aukera gehiago dituelako; Sanchezen gobernuari eskatuko diote ahalegina egin dezala laguntza horiek Euskadira ere iritsi daitezen.

Negoziaketa horren inguruko erreparoak ere azaldu dizkigu. Gobernua aldi berean ari delako negoziatzen Ciudadanosekin eta Sanchezen inbestidura ahalbidetu zuten alderdiekin, jakitun formula bateraezinak direla. Ez du ulertzen Pablo Iglesias presidenteordeak negoziaketan hartu duen papera, eskumen ekonomikorik ez duelako.

Euskal Herria Bilduk Madrilgo gobernuarekin hasitako harremanen inguruko balorazioa ere egin digu. Euskadiren mesedetarako diren baliabideak edota akordioak lortzen badituzte, ongietorriak direla esan du.

Irailaren 15eko hezkuntza grebaren inguruan, esan du, kontuan hartzeko modukoa dela. Jaurlaritzak ere kezka berberak dituela ziurtatu du, eta bide berean lanean ari dela. Sindikatuak eta Jaurlaritza epe motzean bilduko direla espero du Atutxak. Ikasturtea arrakastatsua izan dadin, ikas komunitateko eragile guztien inplikazioa eskatu du.

Zerbitzu publikoen inguruan galdetuta, Atutxak esan du beti dagoela zer hobetu, baina horrek ez duela esan nahi zerbitzuak txarrak direnik. Euskadiko osasun edota hezkuntza sistemak kalitatezkoak direla ziurtatu du.

Albisteak (1)

Audioak (1)