Itxi

Covid iraunkorra

COVID iraunkorra. Ez dakite sintomak edo ondorioak diren, baina luzaroan daude gaixo

Kris Jausoro, Euskal Herriko COVID iraunkorra plataformako kideak martxoan izan zuen Koronabirusa eta oraindik neke ikaragarria, buruko mina eta beste hainbat sintoma ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Geroz eta kasu gehiago ari gara ezagutzen, ustez COVID-a gainditu arren, oraindik sintomekin jarraitzen dutenak. PCR probetan "negatibo" ematen dute, baina gaixorik sentitzen dira, ez daude ondo.

Antolatzen hasita daude, elkarren berri izateko, aitortza bat aldarrikatzeko, zenbat diren jakiteko, arreta jarraitua jasotzeko eta kriterioak bateratu ditzaten eskatzeko. "Ba dakigu ikertzeko behar gaituztela" esan digu Jausorok, "badakigu gauza asko oraindik ez dakizkitela", baina jakina, egoera gogorra da.

COVID-ak latz astindu zuen Kris Jausororen ingurua. Ama eta laguna hil zitzaizkion pandemiaren haserako unerik gogorrenean, bera gaixotu zenean.

Lanean baja hartuta jarraitzen du.

Audioak (1)