Itxi

Euskadi Irratia

Jose Antonio Ardanza lehendakaria 'Faktoria'n

J.L.

Euskadi Irratia

Liburu berri bat kaleratzearen aitzakia hartuta gonbidatu dute Euskadi Irratira lehendakaria. Ajuria Enean bizi izandako garaiak gogora ekartzeaz gain bere bizitza pertsonalari buruz ere hitz egin du.

Ama hil eta Ondarroako osaba apaizarekin hazi izanak jarri zuen apaiz bidean, baina sotana jantzi aurretik utzi zuen seminarioa. Deustun Zuzenbidea ikastearekin batera hasi zen EGI-n, eta orduan bataiatu zen klandestinitatean: Pinpinela ezizena hartu zuen.

Garai eta inguru hartan ezagutu zuen, irakasle lanetan, Xabier Arzallus eta baita Gloria Urteaga ere. Ipar Euskal Herriko erbestetik bueltan, ikasketak bukatuta, ezkondu ziren. Jaengo espetxean egin zuten ezkonbidaiako lehen geldialdia koinatua ETA-ko kideak etxean ezkutatzeaz akusatuta baitzuten han preso.

Gloria emaztearen aipamena behin baino gehiagotan jasotzen du liburuak. Eta bat dago azpimarratuta: 'Baina Joxe Antonio hau besterik ez genuen behar!' esan zuenekoa. Lehendakari izateko proposamena egin ziotenean bota zion. Gipuzkoako Ahaldun nagusi zela harrapatu zuen EAJ-ren krisiak. Latza egin zitzaion borroka eta aukera egitea, bazekien baita ere, Arrasateko alkatetzako garai zailetan zenbat Ducados erre zituen.

Baina Ajuria Eneako mahaiaren bueltan egin zituzten geroztiko hamalau urteak. Mahai hark gerora izango zuen sona akaso artean, igarri gabe.

Ama hil eta Ondarroako osaba apaizarekin hazi izanak jarri zuen apaiz bidean, baina sotana jantzi aurretik utzi zuen seminarioa. Deustun Zuzenbidea ikastearekin batera hasi zen EGI-n, eta orduan bataiatu zen klandestinitatean: Pinpinela ezizena hartu zuen. Garai eta inguru hartan ezagutu zuen, irakasle lanetan, Xabier Arzallus eta baita Gloria Urteaga ere. Ipar Euskal Herriko erbestetik bueltan, ikasketak bukatuta, ezkondu ziren. Jaengo espetxean egin zuten ezkonbidaiako lehen geldialdia koinatua ETA-ko kideak etxean ezkutatzeaz akusatuta baitzuten han preso.Gloria emaztearen aipamena behin baino gehiagotan jasotzen du liburuak. Eta bat dago azpimarratuta: 'Baina Joxe Antonio hau besterik ez genuen behar!' esan zuenekoa. Lehendakari izateko proposamena egin ziotenean bota zion. Gipuzkoako Ahaldun nagusi zela harrapatu zuen EAJ-ren krisiak. Latza egin zitzaion borroka eta aukera egitea, bazekien baita ere, Arrasateko alkatetzako garai zailetan zenbat Ducados erre zituen.Baina Ajuria Eneako mahaiaren bueltan egin zituzten geroztiko hamalau urteak. Mahai hark gerora izango zuen sona akaso artean, igarri gabe.