Kargatzen...
Itxi

AITOR ESTEBAN

“Aurrekontuak beharrezkoak dira, aukera guztiak aztertu behar dira”

Carmen Calvo Espainiako presidenteordearekin egingo duen bileraren atarian, Euskadi Irratiko “Faktoria”n izan da Aitor Esteban jeltzaleen kongresuko bozeramalea.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Aitor Esteban jeltzaleak aukerak ikusten ditu Sanchezek bere aurrekontuak aurrera ateratzeko, jeltzaleez gain, beste hainbat alderdik ere erakutsi dutelako horretarako borondatea. Estebanek aitortu du aurrekontuak beharrezkoak direla pandemia garaian.

Estebanek Euskadi Irratiko  'Faktoria'n aitortu du jeltzaleek nahiago luketela Sanchezen inbestidurari bide eman zion gehiengoarekin onartzea, baina Kataluniaren harira etor daitezkeen erabakiek gehiengo hori baldintzatu dezakeela uste du.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)