Itxi

Miren Gorrotxategi

'Euskadiko fiskalitateaz orain zabaldu behar da eztabaida. Aurrekontuekin lotuta'

Elkarrekin Podemosen legebiltzarreko bozeramaileak dio Jaurlaritzaren gehiengoari euren babesa gehitu nahi badie, gastu publikoan eta fiskalitatean aldaketak egin beharko direla.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Jaurlaritzak oraindik ez du Elkarrekin Podemosekin behintzat kontaktu ofizialik izan eta Miren Gorrotxategi bozeramaile duen taldeak ez daki Iñigo Urkulluk inbestidura saioan egin zuen eskaintza nola gauzatuko den. Euskadi Irratiko 'Faktoria'n argi utzi du, ordea, EAJ eta PSE-EEren botoei Podemosen botoak batu nahi izatera, gastu publikoaz eta diru sarrerez hitz egin beharko dutela. 'Euskadiko fiskalitateaz eztabaida gaur bertan zabaldu behar da. Aurrekontuekin erabat lotutako gaia da fiskalitatearena', esan du. Azpimarratu du edukien arabera egingo dituztela akordioak Legebiltzarrean, bai gobernuarekin eta baita oposizioko alderdiekin ere. 'Ez dugu egingo a priorizko akordiorik ez batzurekin ez besteekin'.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)