Kargatzen...
Itxi

Manu Ayerdi

"Ostalariek eskertu zuten Nafarroako gobernuaren konpromisoa"

10 milioi euroko diru-laguntza zuzenak bideratuko ditu Nafarroako gobernuak, ostalaritzaren sektorea babestu eta suspertzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria ostalariekin izandako bilerak eman zuenaz aritu da 'Faktoria'n. Besteak beste, ostalariak pozik agertu zirela nabarmendu du; gustura jaso zutela Gobernuak adostutako diru-laguntzen berria, nahiz eta, egoera ez den ona "eskertu egin zuten gobernuaren konpromisoa". Ostalariek, euren aldetik, Gobernuari tabernak ordubete beranduago isteko eskatu dute.

Ostalariekin izandako bileraz gain, Castejongo Trenasa enpresaren auzia izan du hizpide. Enpresak CAFen filiala itxi eta 110 beharginak kanporatu nahi ditu, lantegia bideragarria ez dela argudiatuta. Nafarroako gobenruak bere esku dagoena egingo du TRENASAren itxiera eragozteko, Castejongo lantegiak baduelako lan karga. Enpresarekin harremanetan jarri da Aierdi.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)