Itxi

MIREN BASARAS

“Pandemiaren kontrola galdu da, kontrola galtzen joan gara”

Miren Basaras Euskal Herriko Unibertsitateko mikrobiologoak azaldu digu gaitzaren bigarren olatua lehenago iritsi zela Euskal Herrira; ohartarazi digu Euskal Herriko egoera ez dela batere ona.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Azaldu digu bi direla kontuan hartu beharreko aldaera nagusiak: gaitzaren intzidentzia metatua, eta testen kutsatze tasa. Hego Euskal Herriaren kasuan, bi aldagaietan nabarmen gainditzen dira maila onargarriak.

Hemendik aurrera zer? Miren Basaras mikrobiologoaren esanetan, garrantzitsua da testak egiten jarraitzea, eta baliabideak jartzea; baina era berean, ezinbestekotzat jo du, beste behin, herritar bakoitzak osasun neurriak betetzea.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)