Itxi

Maider Lehr

"Bidenik ez du sinpatiarik eragiten baina Trump baino hobea da askorentzat"

Estatu Batuetan bizi den euskaldun batekin berriketalditxoa egin dugu hauteskunde garaia nola bizi den konta diezagun. Gaurkoan, Maider Lehr elgoibartarra izan dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bi aste falta dira Amerikako Estatu Batuetan hauteskundeak izateko, eta, asteartero ohi dugunez Estatu Batuetan bizi den euskaldun batekin egin dugu berriketalditxoa 'Faktoria'n, hauteskunde garaia nola bizi den konta diezagun. Gaurkoan, Maider Lehr (Elgoibar, 1978) izan dugu gonbidatu. Software ingenieritzan aritzen da lanean, eta AEBn 12 urte daramatza: lehenengo Portlanden 6 urtez eta, ondoren, beste 6 urte daramatza Boulder hirian Coloradon; Bostonen hiru hilabete eta bi uda Baltimoren ere egin zituen. Hiri nahikoa progresistetan bizi izan da bera, eta beraz, demokraten aldekoak dira batik bat. Bere inguruan herri txikiagoak dira Trumpen aldekoak. Biden, hautagai demokrata izanagatik ere, "oso kontserbadorea" dela esan digu, eta ez duela "sinpatia handirik eragiten, baina Trump baino hobea" dela jendearentzat. Hauteskundeetan zer gertatuko den ez dagoela jakiterik dio, duela lau urte ere ez baitzen espero Trumpek irabazterik. Adierazi du askok diotela hauteskunde gauean istiluak egong direla, baina, edonola ere, "hurrengo egunean denok lanera" joan beharko dutela azpimarratu du.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)