Itxi

Garbiñe Aranburu Faktorian

'Hezkuntza sailaren asmoa jangeletako greba desaktibatzea da, ez gatazka konpontzea'

Leer en Castellano

LABek ez du ikusten ostalaritza edo merkataritzaren aldeko benetako apustu politikorik. Laguntza ekonomikoak bideratzeko beste politika bat eta zorpetze publikoaren inguruko eztabaida behar dira.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiaren hitzetan, sinisgarritasun gutxi du Eusko Jaurlaritzak, "elkarrizketa eta elkarrizketaren beharra hitzetik hortzera darabiltzan arren" ez duelako, ez hezkuntzan, ez osasungintzan, akordioetara iristeko benetako borondaterik erakusten.

Jangeletako grebaren harira, atzo izandako bilerak ez zuela ezer eman argitu du Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan egindako elkarrizketan. "Grebaren bezperetan datorren bilerak gatazka konpontzeko borondatea baino gehiago, grebaren eragina desaktibatzea duela helburu" salatu du Aranburuk eta Jangeletako enpresak pribatuak izan arren, zerbitzu pulbikoa eskaintzen dutela azpimarratu du.

Ostalaritzari dagokionez, milaka lanpostu jokoan dauden  arren ez du Jaurlaritzaren aldetik sektorearen alde egiteko benetako apustu politikorik eta diru laguntzak bideratzeko beste politika bat eskatu du, zorpetze publikoaren haritik ere eztabaida sozial sakona behar dela aldarrikatuz. Bie batez salatu du Europako funtsak patronal handia eta elite ekonomikoaren lehentasunen mesedetan bideratu nahi duela Jaurlaritzak.

Pandemiaren kudeaketari dagokionez, kezkatuta azaldu da Garbiñe Aranburu, ez ote den "norbanako gisa arduraz jokatzeko  beharrean fokoa jartzen, ardura politikoak estaltzeko."

Azkenik, gogor jo du ELAren aurka Gipuzkoako metalaren hitzarmenaren negoziazioak jokatu duen paperagatik: "ELAren jarrerak langileen ahultzea eta ADEGIren indartzea ekarri du", esan du Garbiñe Aranburuk. LABeko idakzari nagusiaren hitzetan, arlo pulbikoan eskuz esku dihoazte ELARekin baina ez arlo pribatuan eta kezka adierazi du ERTEen epealdia amaitzen denean etor daitekeen enplegu suntsiketa eta prekarizazioaren aurrean, beharrezko jotzen dituen molbilizazioei begira, ELAk ze jokabide hartuko duen.

Albisteak (2)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)