Imanol Ubeda
Musikaren erabilera politikoa
Imanol Ubeda
Donald Trumpek bere hauteskunde kanpainan erabilitako kanten harira musikari ugarirekin (esaterako, Neil Youngekin edo Leonard Cohenen oinordekin) izandako liskarrak izan ditu abiapuntu Imanol Ubedak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ameriketako Estatu Batuetako hauteskunde kanpainaz hitz egitera etorri da '"Faktoria"ra Imanol Ubeda, edo hobeto esan da, Donald Trump kanpainan erabiltzen ari den musikaz. Neil Youngekin izan dituen ika-mikek oihartzun handia izan dute, duela lau urtetik hona, Trumpek Neil Youngen kantak ipini baititu bere mitinetan (tartean "Rocking in the free world" kanta ezaguna), Youngek bere kantak ez jartzea erregutu dion arren. Musikariak salaketa jarri dio, esan duenez, ez duelako zatiketa, gorrotoa eta ezjakintasuna zabaltzen duen kanpaina baten parte izan nahi.
Leonard Cohenekin ere antzeko jokatu du, eta beste artista talde handi batek araudi modukoa ezartzea eskatu diete Amerikako Estatu Batuetako bi alderdi nagusiei (tartean daude Rolling Stones, Elton John, R.E.M., Lorde, Sia eta Blondie, esaterako).
Oso sinplea eskatzen dutena: musikarien oniritzirik gabe, ez ditzatela euren kantak ipini mitinetan. Hori arautzea eskatzen dute.
Izan ere, politikariek egoile eskubideak ordaintzen dituztela argudiatzen duten arren, kantaren erabilera politikoa egiten da, eta artistek euren lana kontrolatzeko eskubidea aldarrikatzen dute.