Itxi

koronobirus krisia

'Gizarte klase baxuenetan bikoiztu egiten da koronabirusaz hiltzeko arriskua'

Koronabirusaren krisia hasi zenetik datuek erakutsi dute gizarte desberdintasunek areagotu egiten dutela gaixotasuna izateko arriskua. Hala azaldu digu Amaia Bacigalupe soziologoak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Koronabirusa gure bizitzetan agertu zenetik soka luzea ekartzen ari diren izaera desberdinetako krisiak eragin ditu. Lehenbizikoa eta bizitzak jokoan jartzen ari dena osasun krisia, baina baita ekonomikoa, soziala, edota pertsonala ere. Gatazka iturri ugari gure egunerokoa baldintzatzen ari direnak, uste baino gehiago gainera. Izan ere, bizitzen ari garen krisi hau horrela ulertzen duten adituek, krisi askoren batuketa gisa, alegia, argi dute: bizi dugun egoeraren arabera gehiago edo gutxiago gaixotzen gara.

Osasun Publikoa eta gizarte desberdintasunen arteko eragina, hori da elkarrizketa honetan aztertu duguna adituaren laguntzaz. Biologikoak, medikuak ez diren beste aldagai batzuek, hala nola egoera sozioekonomikoak, generoak edota migrazioak bizi kalitatean eta honenbestez gaixotasunak izateko arriskuan nola eragiten duten aztertzen du. Bere izena Amaia Bacigalupe da eta Portugaletekoa da. Soziologian lizentziaduna eta Osasun Publikoan doktorea da. Soziologia irakasten du Euskal Herriko Unibertsitatean eta ikertzen aritzen da OPIK taldean: Osasunaren Gizarte Determinatzaileei eta Aldaketa Demografikoari buruzko ikerketa taldean. Ikertzailea eta aktibista konsideratzen den aldetik sinisten du COVID-19arekin bizitzaren ari garen egoera honetan mahai gainean jarri behar direla inoiz baino gehiago aspalditik defendatzen dituzten, batzuek estali nahi egin nahi dituzten eta guri orain azalduko dizkigun tesiak.

Audioak (1)