Kazetaritza
Pantzo Hirigarai kazetari erretiratu berria, mikrofono parean berriz ere
Pantzo Hirigarai kazetariak erretiroa hartu berri du. 36 urte egin ditu Irulegiko irratian eta profesioak izan dituen aldaketez eta bere asmo berriez hitz egin digu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Pantzo Hirigarai kazetariak urriaren 2an hartu du erretiroa. 40 urte egin ditu irratigintzan, Adour Irratian lehendabizi eta 36 urte gero Irulegiko irratian. Lau hamarkadatan profesioa nola aldatu den azaldu digu eta "Petzero" saio arrakastasua ekarri dugu gogora berarekin. Behin jubilatuta, idazteko eta margotzeko denbora hartu nahi du Hirigaraik.