Kargatzen...
Itxi

Jonan Fernandez, Faktorian

"Egintzat jo daiteke sei lagunetik gorako topaketak eragotziko ditugula"

Leer en Castellano

Alarma egoera ezarrita, "gaur bertan" neurri "sendo" eta "argiak" onartuko dituztela iragarri du Jonan Fernandez Biziberri planaren jarraipen-batzodeko koordinatzaileak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bigarren kutsatze-oldeari aurre egiteko neurri-murriztaile "sendo" eta "argiak" espero ditu Jonan Fernandez Biziberri planaren jarraipen-batzordeko koordinatzaileak, batzordea bildu aurretik Euskadi Irratiko "Faktoria"n iragarri duenez. Espainiako gobernuak aktibatutako alarma egoera "juridikoki" aztertuko du lantaldeak, baina Fernandezek aurreratu du Jaurlaritzak iragan astean onartutako neurri guztiak ahalbidetzen dituela marko berriak: "Neurri bereziak prestatuko ditugu kutsatze-tasa altua duten eremuentzat, eta Euskadi osorako erabaki orokorrak ere espero ditugu". Koordinatzaileak "egintzat" jo du sei pertsonatik gorako topaketak eragotziko dituztela, eta, etxeratze agindua egokitzeko aukera aipatu du.

Biziberri jarraipen-batzordea bildu ostean, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentearekin, Pedro Sanchez Espainiako presidentearekin eta erkidegoetako buruekin bilduko da Iñigo Urkullu lehendakaria, eta LABIren batzorde teknikoa elkartuta, arratsaldean iragarriko dituzte neurriak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)