Kargatzen...
Itxi

Miren Basaras

'Taberna itxietan kutsadura arriskua 20 bider handiagoa da. Neurria lasaiegia da'

Leer en Castellano

Mugikortasuna murrizteko Jaurlaritzak hartu duen neurrien zorroztasuna behar da ostalaritzan ere, Miren Basaras mikrobiologoaren arabera. Ohartarazi du atzo agindutakoak 'beranduegi datozela'.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Mugikortasuna murrizteko hartu diren neurriak "zorrotzak" eta "positiboak" direla uste du Miren Basaras EHUko mikrobiologoak, nahiz eta garraio publikoan arriskua ikusten jarraitzen duen. Baina hortik aurrerako neurriei dagokionez, gehiago egin behar dela uste du. Azaldu du, positiboak atzeman eta haien kontaktuak isolatzeko aztarnarien lana eta testak indartzen jarraitu beharra dagoela; enpresek ahal diren langileak telelanera bideratu behar direla; sei pertsonatik gorako talderik elkartu ez dadin, "bermatu" egin behar dela; eta, batez ere, ostalaritzarako behar direla neurri gogorragoak: "Leku itxietan eta maskararik gabe -eta tabernetan hala egoten gara- birusa kutsatzeko aukera 20 bider handiagoa da. Bai uste dut Jaurlaritzaren neurria lasaiegia dela. Mugimendua mugatzeko hartu diren neurrien maila zorrotza espero nuen sektore horretan ere", esan du. Alde horretatik gaineratu du, "seguruenik", Jaurlaritzak hartu dituen neurriak "beranduegi" datozela.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)