Kargatzen...
Itxi

Skoobi plataforma

Etxetik atera gabe ikasgelan sartuko gara!

Educa Reality enpresak martxan du Skoobi izeneko plataforma birtuala. Iker Burguera zuzendariak azaldu digu "Faktoria"n nola erabili "hezkuntzara bideratutako Netflix moduko" tresna hau.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Haur eta gazteek pantailekiko duten erakargarritasuna ikusita, teknologiaren potentziala hezkuntzara bideratzen ari dira Educa Reality enpresan. Iker Burguera zuzendariak 'Faktoria'n azaldu duenez, Errealitate areagotua eta errealitate birtuala baliatzen dituzte ikasgaiak modu erakargarrian eskaintzeko. DBH eta Batxillergoko ikasleentzako materiala prestatu dute, eta une honetan, Haur Hezkuntzara bideratu dituzte indarrak: "ikasgelaren 360 graduko argazkiak" ateratzen ari dira, haurrak etxetik bertatik klik eginez, "maisu edo maistra ikasgelan bertan" ikus dezaten.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)