Itxi

Mertxe Aizpurua

'Alarma egoera honetan ere arduraz jokatuko dugu'

EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak iradoki du ez dutela oztopatuko alarma dekretua baina baliabideak indartzeko konpromisoa eskatuko dutela.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Arduraz jokatu dugu eta oraingoan ere hala izango da", azaldu du Mertxe Aizpurua EH Bilduren Kongresuko bozeramaileak "Faktoria"n eta iradoki du gaur Espainiako Kongresuak alarma dekretuari buruz egin duen saioan ez dutela kontra bozkatuko. Nolanahi ere, alarma dekretuan bertan neurri zehatzak biltzea eskatuko dutela gaineratu du. "Osasun larrialdi honetan baliabide gehiago behar ditugu eta horretaz ez da hitz egiten. Neurriak hartu behar dira eta orain hartu behar dira, gainera",  esan du: "Errealitateari aurre hartu behar zaio. Esperientzia badugu eta badakigu zer gertatuko den. Orain hartu behar dira neurriak. Birusaren kontra atzetik joatea oso gaizki ibiltzea da", azpimarratu.

"Aurrekontuen atal soziala ondo planteatuta dago"

Espainiako aurrekontuei dagokionez, jakinarazi du atzo jaso zutela dokumentazioa eta aztertzeke dauzkatela atal zehatzak baina aurreratu du arlo sozialetik adostasuna baluketela. "Orohar, ondo planteatuta dago atal hori",  esan du. Adierazi du, alokairuen prezioa mugatzeko ekimenak bultzatzearekin, adibidez, bat datozela eta EAJk esan duenaren kontra, diesela zergapetzeko asmoa ere babesten dutela.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)