Itxi

Euskaraldia

'Jada 70.000 lagunek eman dute izena aurtengo Euskaraldirako'

Arrate Illarok esan du aurreko edizioko erritmoan doala izen-ematea. Ariketa egunerokora integratzeko deia egin du Miren Dobaranek, alarmak alarma.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Euskaraldirako hiru aste falta direla, jada 70.000 lagunek eman dute izena euskara biziberritzeko aurten egingo den ariketa kolektiboan. Arrate Illaro Euskaraldiko koordinatzaileak zehaztu du, orain bi urte egin zenarekin alderatuta, erritmo berean doala izen-emateen erritmoa eta hemendik aurrera espero dutela jendea are eta gehiago aktibatzea. Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorodeak azpimarratu du, alarmak alarma, hizkuntza egunerokoan erabili egiten dugula, eta beraz, eguneroko horretan ariketa normaltasunez integratuko dela aurten. Ildo horretan dei egin diete, ahobizi edota belarriprest izan nahi duteneik Euskaraldiaren webgunean izena eman dezaten.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)