Diseinu sarituak
'Chanelentzat zazpi txapel hondarkinetik baizik eginik aurkeztu ditugu'
Urdiñarbeko Etxeberri neba-arrebek sortutako biserak Hyèresko Moda Osagarrien Jaialdian saritu dituzte
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Chanel moda etxe ezagunean lan egiteko aukera emango die irabazitako sari batek. Izan ere, sari bat ez, bi jaso baitituzt Ddiddue eta Juana Etxeberrik. Maison ospetsuan lan egiteko aukeraz gain, 20.000 euroko saria ere eskuratu baitute. Urriaren amaieran Hyèresen (Okzitania) izan ziren, urtero bertan egiten den Moda Osagarrien Jaialdian parte hartzen. Aurten 35.edizioa izan du Jaialdiak.
Bi urte daramatzate Urdiñarbeko tailerrean, Owantshoozi markarekin, txapelak diseinatzen Ddiduek eta Juanak, zer eta hondakinak soilik erabiliz lehengai gisa. Hain zuzen ere, jaialdiko epaimahaiak Etxeberritarren kreazioen alderdi hori azpimarratu du saria emateko orduan. Entzun hemen elkarrizketa osorik!