Kargatzen...
Itxi

Hassen Chalghoumi

'Frantziako ghettoetan larri dauden gazteak biktima errazak dira mendekuan erortzeko'

Mikel Rotaetxe

Frantziar estatuan, azken asteetako atentatu-kateek eragindako arrakalez eta komunitate islamiarraren barruko klimaz hitz egin dugu Hassen Chalghoumi Frantziako Imamen Konferentziako presidentearekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Frantziar estatuan, azken asteetako atentatu-kateek lehenera ekarri dute plaza publikora, erlijioen arteko elkarbizitza larritzea. Erasoek bistaratutako arrakalez, administrazioaren akatsez, eta komunitate islamiarraren barruko giroaz hitz egin du "Faktoria" saioan, Hassen Chalghoumik, Frantziako Imamen Konferentziako presidenteak.

Batzuentzat heroia, Islam moderatuaren ikurra. Besteentzat traidorea, agintarien onespena bilatzen duen oportunista. Islam ireki eta errepu-blikanoaren sustatzaile nagusia, eta imamen eta gobernuaren arteko bitartekaria da Chalalgumi, Darcyko imama, eta Imamem Konferentziako presidentea.

Nizako atentatuak lur jota utzi duela aitortu digu "Faktoria"n, eta beldur dela. Gorrotoa sustatu nahi duen gutxiengo batek, gehiengo isila kutsatzea duelako helburu. Islamisten kontra gogor egin du, eta argi utziz ez dutela musulmenen gehiengoa ordezkatzen. Baina Frantziari autorkritika ere eskatu dio, urte luzez, herritarren guettoak sortzea baimentzeagatik. Horietako bat, berak lan egiten duen Saint Denis departamentua. Pobrezian eta bazterkerian betetako gazte ugari dago, asko eta asko jatorri magrebiarrekoak. Era eskaria egin dio beraz, gobernuair. Islamismoari aurre egiteko abenduan aurkeztuko duen legeak, arazo soziekonomikoei heltzea. Imamen formakuntzan eta interneteko zerbitzarien kontrolean jarri du azpimarra.

 

Albisteak (1)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)