Itxi

Luque gozotegia

Burua beti lanean gozo berriak sortzeko eta bezeroek bere sormenekin goza dezaten

Daniel Luque, Maria Cristina hoteleko gozogile izandakoak Donostiako Gros auzoan ireki du Luque izeneko gozotegi gourmeta.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Abuztuan ireki dute Gros auzoko Karkizano kalean Luque gozotegia eta oso pozik daude izan duten harrerarekin. "Ez dugu publizitaterik ere behar izan, ahoz ahokoa ari da funtzionatzen eta oso pozik gaude" esan digu Haizeak, gozotegian harrera egin eta saltzen ari den langileak.

Dena bertan egiten dute, lantegia dendaren atzean dute eta jendeak hori biziki estimatzen duela aitortu digute. "Nahi duena ikustera sar daiteke inolako arazorik gabe" esan digu Haizeak.

Daniel Luque gozogileari buruz Haizeak esan digu perfekzioaren bila ari dela etengabe, bere buruak ez duela atsedenik hartzen, sortu eta sortu ari delako, beti pastel eta gozo berriak sortzen. "Bezeroek berak egindakoarekin gozatzea nahi du, horrekin disfrutatzen du".

Faktoria saioa bertan izan da eta argi geratu zaigu ez direla ohikoak Luque-ko produktuak, berrikuntza eta sormena nabari da.

Audioak (1)