Gipuzkoako ostalarien elkartea
"Ostalariok zigortuenak izaten gara beti murrizketetan"
Mikel Aiestaran Gipuzkoako ostalaritza elkarteko kudeaketa zuzendariak adierazi du, laguntzarik bideratu ezean, epe motzera mila lokalen itxiera eta lanpostuen % 25 galtzea aurreikusten dutela.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan itxita bihartik aurrera taberna eta jatetxeak; gaur dute irekitzeko azken eguna. Etsita eta haserre daude guztiak, eta ixteko erabakia ostalari askorentzat azken kolpea izan dela esan du "Faktoria"n Mikel Aiestaran Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko kideak. Sañlatu duenez, erabakia inolako laguntzarik zehaztu gabe hartu dute, eta itxialdi hau askorentzat azkena izan daitekeela azpimarratu du.
Izan ere, Gipuzkoako ostalaritza elkartearen ustez, epe motzera mila lokalen itxiera aurreikusten dute, eta lanpostuen %25 galtzea, hau da, 16.000 lanpostu kolokan egon daitezke. Aiestaranek nabarmendu du osasun egoera dela lehentasuna da, eta horregatik, bidegabetzat jotzen du ostalaritza ixtea, frogatua baitago taberna eta jatetxeek segurtasun neurri guztiak bete dituztela eta ez direla kutsatzeen foku garrantzitsuena izan.