Itxi

Nagusien egoitzak

'Segurtasunaren eta maitasunaren arteko oreka bilatu beharko genuke'

Jon Abrilek aita galdu berri du Covidak eraginda. Egoitza batean zeukaten. Hilabete hauen gogorraz aritu da, Uxua Lazkanotegi erizainarekin eta Olatz Etxabe Arrasateko Iturbideko arduradunarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Jon Abrilen aita Elizondoko Benito Meni egoitzan zeukaten azken urtetan. Martxotik ekainera hura bisitatu gabe izan ziren eta ekainetik aurrera, amak astean behin ateratzen zuen lorategira aita, seme-alabek hesiaren bestaldetik ikus zezaten. Baina aitak, ordurako, besarkada, begirada eta musuen hizkuntza besterik ez zuen ulertzen kasik. Eta horiek, falta. Joan den irailean larri gaixotuta eraman zuten Iruñeko ospitalera eta bertan hil zen. Covidak eraman zuen azkenean.

Egoera horren gogorraz mintzatu da Abril "Faktoria"n. Ulertzen du erabat egoera eta esker hitzak baino ez ditu egoitzetako profesionalentzat. Baina nahi luke aurrera begira, eurek aitari erakutsi izan ezin dioten maitasuna adierazteko modua izan dezaten beste senideek hemendik aurrera. Bat etorri dira berarekin Uxua Lazkanotegi Elizondoko Benito Meni eta Iruñeko Aita Meni egoitzetako erizain arduraduna eta Olatz Etxabe Arrasateko Iturbide egoitzetako arduraduna. Oreka hitza aipatu dute denek: segurtasunaren eta maitasunaren arteko oreka.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)