Itxi

Idoia Mendia enplegu sailburua

'Ostalaritzarako diru-laguntzekin Merkataritza saileko aurrekontua bikoiztu dugu'

Idoia Mendia lan sailburuaren hitzetan, aldi baterako lan erregulazioak dira lanpostuak babesteko tresna eraginkorrena.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Asteburuan itxi zituzten taberna eta jatetxeak Euskadin eta hasi dira lehen lan erregulazio espediente eskariak iristen Eusko Jaurlaritzako lan eta enplegu sailera. Zenbakirik ez dute oraindik, oraindik goiz dela esan du "Faktoria" albistean, Idoia Mendia sailburuak. Baina, zalantzarik gabe, ostalaritza sektorerako Lakuak iragarri dituen diru-laguntzek, enplegua babesteko baliko dute. 'Inoiz mahai-gainean jarri dugun kopuru handiena delako' Mendiren hitzetan, 'merkataritza sailaren aurrekontua bikoiztu dute' eta horrekin azpimarratu du lan sailburuak, diru-laguntza zuzena hauek jaso ahal izateko lanpostuei eusteko baldintza bete behar dela.

Enplegua berreskuratzea da bere sailak legaldirako jarri duen erronka nagusiena eta Jaurlaritzako bigarren Lehendakariordeak dio, oraindik ere, aldi baterako lan erregulazioak lanpostuak babesteko baliagarriak direla. 'Frogatu da ERTEak oso trena erabilgarria dela. Euskadin 200.000 pertsona egon ziren aldi baterako lan erregulazioan eta %80 egoeratik atera eta laenan ari dira'.

Udaberrian onartu ziren aldi baterako lan erregulazioetako batzu oraindik ez direla ordaindu aitrotu du mendiak, egoera zaila da Jaurlaritzak Espainiako lan ministerioarekin kudeatu behar duelako ordainketa baina, Mendiaren hitzetan 'ez gaude atzerapen batean, derektuak 6 hilabete ematen ditu ordaintzeko eta epe barruan gaude'.

Koronabirusa lantegietan

Enprestan koronabirusari aurre egiteko hartu diren neurri berriak  kontrolatzen ari da Osalan eta aztarnari propioak ditu. Pandemia iritsi zenetik etengabe lanean ari diren teknikari taldea sendotuko duela iragarri du, behar duten denkantsua har dezaten. Enpresetan koronabirus agerraldien arriskuez galdetuta, Mendia sailburuak baztertu du hori.  'Lan zentroetan ez da kutsatze handirik ikusi, frogatu da lan zentroetan ez daudela'. Mendiak gaineratu du, 'eremu sozialetan kutsatzen gara gehiago'.

Albisteak (6)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)