Itxi

Hauteskunde-biharamuna AEBen

Mikel Reparaz: "Estatu Batuetan errealitateak aurre hartu dio fikzioari"

AEBtik itzuli berritan, hauteskunde-osteko giro politikoaz, Joe Bidenen egitekoez eta trumpismoaren etorkizuna aritu gara Mikel Reparaz EITB kazetariarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Hauteskunde-porrota liseritu ezinik, Donald Trump "zarata" egiten ari dela esan du "Faktoria"n Mikel Reparaz EITBko kazetariak, Etxe Zuritik "biktima-itxurak" egiten ateratzeko. Errelatoa eraikitzen "iaioa" dela gogorarazi du, eta 72 milioi boto eskuratuta, arrakalak sakondu nahi dituela uste du, hauteskunde-sistemaren aurkako estrategia "beldurgarria" aurrera eramanez. Eta ezbairik gabe nabarmendu du: "AEBetan errealitateak fikzioa gainditu du".

Alderdi Errepublikanoaren establishment-a alboan duela azaldu du Reparazek, eta giltzarria izango dela zein jarrera hatuko duen Trumpek presidente izateari uzten dionean: "Trumpek 2024 arte eutsi nahiko dio errepublikanoen gaineko kontrolari, eta ikusiko dugu nola erantzuten duten alderditik".

Giro horretan trantsizio "zaila" aurreikusten du EITBko nazioarteko buruak, eta Joe Biden ataka larrian dagoela: "Zauriak sendatu nahi dituela dio, baina lau urte ez dira nahikoak, indarrean den sistema irauli beharko lukeelako".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)