Kargatzen...
Itxi

Txina

Matxalen Palacio:'Txinatarrekin negozioak ixteko garrantzitsua da zuzeneko harremana'

Garai Solutions enpresak Txinatik teknologia eta metalak esportatzen laguntzen du, batez ere, Latinoamerikara eta bueltan, elikagaia da Txinak gehien erosten duena.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Matxalen Palacio Atxutegik bost urte egin ditu Txinan bizitzen eta orain etxetik, Garaitik jarraitzen du bere negozioarekin. Bitartekari lanak egiten dituzte Txinatik eta Txinara lehengaiak esportatu eta inportatzen dituzten herrialdeekin. Metala eta teknologia da batez ere Txinak, euren sareari esker, saltzen duena eta oilasko eta txerriak inportatzen dituzte Brasildik.

Txinako ekonomiaz eta pandemia osteko negozioez aritu gara berarekin "Faktoria"n.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)