Itxi

Bitxikeriak

Mini affettatorea, patata xerratzaile miragarria... edo aitona Xalbaren 'kutxillua'

Urbietatarrek munduko patata tortila onena afaltzen dute ostegunero. Patata tortila hori egiteko ezinbesteko erreminta Kanarietan topatu zuten. Munduan besterik ez zela pentsatzen hasita zeuden...

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ez zuen asko pentsatuko aitona Xalbak Kanaria Uharteetan erositako trepetak familia baturik eusteko zenbat lagunduko zion. Kontua da patata eta barazkiak xerratzeko gailu bitxiak denak sorgindu dituela. Ostegunero erabiltzen du aitona Xalbak patata tortilla egiteko. Familia erritu horretan biltzen direnek ere gailu propioa nahi ziutela eta bila hasi ziren. Eta bilatu zuten, bilatu zutenez, baina ezin topatu. 21 herrialdeko burdindegietan galdetu dute, eta ez diete aurrerapenik eman. Etsi-etsian burdinazko gailua ekoizten ahalegintzekoak ziren, baina orduan Twitter-en galdetzea okurritu zitzaien eta Twitter-ek bere magia egin du. Italiako fabrika koxkor batean ekoizten dituztela jakin dute eta, modu onean saltzen dituztenez (bost euro t'erdi azpìtik), zortzi eskatu dituzte.

Maialen Urbietak kontatu digu hori dena, hori eta bere familiako beste asmakizun miragarri batzuen istorioak ere bai: lokarriak lotzeko imanarena, laranjak zuritzeko eraztunarena eta tia Teresaren fraskitoarena adibidez.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)