Itxi

Solanotarrak

'Partitura hauekin jendeak gure piezak ikasi ditu baita Argentinan eta Alemanian ere'

Xabi eta Kristina Solano anai-arrebek 'Trikitixa liburua' aurkeztu digute. Berez, Xabi Solanok abiatutako trilogiaren azken zatia den arren, biek grabaturiko disko batek borobiltzen du lana.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Xabi Solanok eta Kristina Solanok bizitza oso bat daramate trikitixaren bueltan. Biek ere hainbat musika proiektu izan dituzte baina oraingoan, Xabi Solanok sortutako trikitxa piezak ikasteko partiturak bildu dituzte trilogia ixten duen Trikitxia liburua III liburuan. Liburu horrekin batera bi anai-arrebek grabatutako disko bat ere badator: lau pieza berrik eta lau zaharrek osatuta.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)