Kargatzen...
Itxi

Olatz Garamendi

"Oinarri juridikoak bermatu eta indartzen ditu interinoentzako azterketa bereziak"

Leer en Castellano

Eusko Jaurlaritzako Autogobernu eta Gobernantza sailburuak jakinarazi duenez, administraziorako lan eskaintza egiten denean, lanpostuen % 60 gordeko dira behin-behinekoentzat.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Olatz Garamendi Autogobernu eta Gobernantza sailburuak azpimarratu duenez, Jaurlaritzak admiistrazioko eta erakunde autonomoetako langileen egitura eguneratzeko onartu duen lege proiektuak berme juridikoak betetzen ditu, eta indartu egiten ditu, gainera, administrazioko lanpostu finko batera heltzeko gaitasun, merezimendu eta berdintasun printzipioak. "Buelta asko eman dizkiogu horri, ze funtzio publikoan sartzeko horiek dira printzipio nagusiak. Lege honek txosten juridiko guztiak ditu eta uste dugu sarrera berezi honekin ez dela horren kontra joaten baizik eta babestu egiten dela hori", azpimarratu du sailburuak "Faktoria"n eskainitako elkarrizketan.

Sailburuak zehaztu du administraziorako lan eskaintza publikoa egiten denean, lanpostuen % 60 gordeko direla interinoentzat; oposizioa osorik egin gabe, proba praktikoa gainditzea nahikoa izango dute behin-behineko langile horiek. Gainontzeko % 40 sarbide libreko oposiziogileentzat izango dira.  

Albisteak (1)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)