Burmuina
Maddi Ibarbia: "Burmuina ikertzen dudan arren, ez dut eskuekin burmuinik ukitzen"
BCBL zentruan egiten du lan Maddi Ibarbia biomedikuntzan ingeriariak. Ikusmena burmuinean prozesatzen duten bi bideen inguruan ari da ikerketa egiten.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Medikuntzarekin loturiko ikasketak gustuko zituenez, ingeniaritza biomedikua egitea erabaki zuen azkenean Maddi Ibarbia oriotarrak. Egun, doktorego tesiaren azken txanpan dago eta BCBL zentruan ari da ikertzen. Ikusmena burmuinean prozesatzen duten bi bideak azertzen ditu boluntarioei egiten dizkieten probei esker.