Itxi

Miren Dobaran

'Izurritean euskarak izan duen ahuldadeari erantzun dio Euskaraldiak:badago gogo bat'

Pandemia garaian 180.000 kide eta 25.000 arigune lortzea 'gauza oso handia izan' dela dio sailburuordeak eta antolaketan ibili diren milaka boluntarioak direla 'herri honek duen indarrik handiena'

Your browser doesn’t support HTML5 audio

'Izurritearen baten baitan' izan dela kontutan hartuta, Euskaraldiak eragin duen mugimendua 'ikaragarria' izan dela iritzi dio Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikorako sailburuordeak. Partehartzaile eta arigune kopurua nabarmendu du baina, batez ere, 'herri eta auzoetan hau dena antolatzen ibili diren milaka eta milaka boluntarioak' nabarmendu ditu: 'Hori da herri honek duen indarrik handiena', azpimarratu du.

Hurrengo ediziora begira, belarriprest rolaren portzentaia txikia zuzentzeko pedagogia lana egin beharko dela azaldu du baina ,bestelakoan, egindakoaren bidetik joan behar dela bidea indartzen. Aurreko aldian bezala, hiru hilabetera neurtuko dira Euskaraldiak hizkuntza ohiturak non eta nola aldatu dituen.  Nolanahi ere, azpimarratu du, Euskaraldi honek erakutsi duela 'badagoela euskaraz bizitzeko gogo bat' eta osasun krisiari lotuta izan den ahulguneari erantzun bat eman diola ariketa sozial honek.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)