Hezkuntza
Urmaelen sorrera hezkuntza eredu bihurtu du Aranzadik
Aranzadi Zientzia Elkarteak animatuta putzuak sortu dituzten ikastetxeek Eskoletako Urmaelen Sarea osatu dute. Faktoria lehen hazia landatu zen eremuan izan da
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Zazpi urte igaro dira jada Aranzadi Zientzia Elkarteak Ereñotzuko Txirrita Herri Ikastetxearekin batera Zepadiko Putzuak sortu zituenetik. Faktorian bertara hurbildu gara eta Ion Garin Barrio Aranzadiko Herpetologia saileko zuzendariarekin, Arantxa Ansa Txirrita Ikastetxeko idazkaria eta irakaslearekin eta Rosario Pikabea Hernaniko Udaleko Basozainarekin hitz egiteko aukera izan dugu.