Itxi

Arnaldo Otegi, EHBildu

'Larria da Osakidetzak irizpideak aldatzea. Sailburuak azalpenak eman behar ditu'

Leer en Castellano

EH Bilduren koordinatzaileak zuhurtziarekin jokatzeko eta, gomendioen ordez, aginduak emateko eskatu dio LABI aholku batzordeari.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Erietxeetan, koronabirusa duten gaixoen zenbaketa egiteko prozedura aldatu du Osakidetzak, Gotzone Sagarduiren sailak jakinarazi baitu ez zituztelako kontuan hartzen antigeno testekin diagnostikatutakoak. Arnaldo Otegiren ustez, "oso larria da Osakidetzak egindakoa". "Gardentasun falta eta egiaren aurkako jarrera" izan dituztela gaineratu du "Faktoria" albistegian egin dioten elkarrizketan. EH Bilduren koordinatzaile nagusiak zalantzan plazaratu du: "datuen inguruan akatsa dagoela esan dute. Akatsa izan liteke edo nahita egindakoa" eta zehaztu du "Osakidetzak dio irizpideak aldatu dituztela. Gu aspalditik esaten ari ginen datuak ez zetozela bat". Gotzone Sagardui osasun sailburuari azalpenak eskatuko dizkiote gaur bertan: "Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitekoa du gaur, azalpenak eskatuko dizkiogu. Ikusiko dugu zer esaten duen" erantsi du Otegik "baina guk beti esan dugu egia esaeta funtsezkoa dela. Hau ez da broma, jendea hiltzen ari da".

"Aginduak, ez gomendioak"

LABI pandemiarako aholku batzordeak gaur arratsaldean egitekoa duen bileraren harira, aginduak eskatu ditu Otegik. "Ezin dituzte gomendioak eman, hori psikologoek egiten dute. Agintariek neurriak, aginduak, hartu behar dituzte". Ostalaritzaren balizko irekieraz galdetuta, EH Bilduren koordinatzaile nagusiak ez du zabaltzea egoki ikusten: "Hau esatean badirudi ostalaritzaren aurkako neurriak nahi ditugula baina, ez. Gu sostengatzearen aldekoak gara'. Koalizio abertzalearen buruak dio afera ez dela tabernak ixtea,  "itxi eta sustengatu behar dira".

EH Bilduren koordinatzailek salatu du, bestalde, Eusko Jaurlaritzarekin harremanak hautsita daudela: "Ikaragarria da. Pandemia honetan ez gara mahai baten bueltan bildu eragile ekonomiko, sozialak, politikoak eta industria. Izugarria da".

Albisteak (1)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)