Txertoa munduan
Covid-19aren aurkako txertoa: espazioko lasterketa berria
Erresuma Batuan Pfizerren txertoa banatzen hasi berritan, Boris Johnsonen gobernuaren planaz aritu gara "Faktoria"n Ane Rotetarekin, eta txertatzeen analisi geopolitikoa egin digu Mikel Reparazek.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Erresuma Batuko Coventry hirian, 90 urteko Margaret Keenan izan da covid19aren aurkako txertoa jaso duen Mendebaldeko lehen europarra. Boris Johnsonen gobernuak 800 mila dosi bantuko ditu datozen urteetan, eta pandemiaren amaieraren hasiera iragarri du. Txertatze-kanpaina britainiarraren xehetasunez aritu gara Euskadi Irratiko "Faktoria"n Ane Roteta EITBren Londresko berriemailearekin, herritarren artean eragindako mesfidantzez eta Boris Johnsonen gobernuari egozten dioten propaganda-senaz. Southampton futbol taldeko kirol-mediku Iñigo Sarriegirekin hitz egin dugu segidan, NHS Erresuma Batuko osasun-sistemaren egoeraz, besteak beste.
Koronabirusaren pandemia denoi erasaten digun erronka globala izan arren, arrakala eta lehia ekarri ditu enpresen eta gobernuen artean. Erresuma Batuak bere aldetik jo du, eta baita Estatu Batuek, Txinak, Errusiak eta Europako Batasunak ere. Mikel Reparaz ETBko nazioarteko buruarekin txertoa lortzeko lasterketa eta geopolitika lotu, eta espazioko lasterketarekin alderatu ditugu.