Itxi

Giza Eskubideak

Nazien kontzentrazio-esparruetara deportatutako hego euskal herritarrak gogoan

Barakaldon Bigarren Mundu Gerrako herio-guneetan gatibu egondako hamar herritar omenduko dituzte. Etxahun Galparsorok hitz egin digu gure historia orrietan, maiz, itzalean geratu diren biktima horiez.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Hirugarren Reich-ak eraikitako kontzentrazio-eparrutara deportatu zituzten hamar barakaldar omenduk ditu Bizkaiko udalerri horrek, bertako Alazne ikasstetxeko eskola-umeen ekimenez. Gumter Dennim artista alemaniarrak sortutako Stolperstein izeneko lauza urrekarak jarriko dituzte Barakaldoko udaleko Gorka Zubiaurrek azaldu digunez.

Julian Aparicio, Felix Urrutia, Luis Arranz , Emilio Cuevas, Jose Luis Mazo, Juan Arregi, Gerardo Moro, Nicolas Martin, Demetrio Morales eta Martin Veiga dira omenduak.

Nazien zigor eremutara eraman zituzten 253 lagunen izen-abizenak dokumentatu ditu Etxahun Galparsorok. HIstorian lizentziatua da Galparsoro, eta etxetik jaso zuen kontzentrazio-esparruen berri; bi osaba izan nituen Mathausenen, eta beste bat Buchenwalden.

Audioak (1)