Itxi

Bertsolaritza

Anjel Mari Peñagarikano: "Bertsolari gazteengandik asko ikasi dut nik"

Lau hamarkada pasa daramatza kantari Albizturgo bertsolariak. Aurki beteko dira 30 urte Gipuzkoako txapela irabazi zuela. Lehen plazaz, geroztik egindako ibilbideaz, eta gaur egungo martxaz jardun da.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Lehen plaza etxekoengandik isil-gordeka egin zuela; plazan biztaratu berri-samarretan Bizkaian astebeteko egonaldiak egiten zituela mendebaldeko euskalkia ikasteko; Pedro Mari Goikoetxea lagun mina duela; udazkeneko uso-pasea kostaldean baino eskasagoa izan dela Ernio aldean... oroitzapen potoloak eta eguneroko kontuak, denak kontatu ditu natural-natural Peñak. Erretirora begira jarrita dagoela ere esan digu eta, alde horretatik, pandemia ona izan dela "lan gutxiago, plaza gutxiago, eta diru gutxiago eginaz bizitzen ikasteko".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)