Erditzean beso paralisia
"Hiru urte, hiru ebakuntza"
Erditzean eragindako beso paralisiaren inguruko kontzientzia pizteko eguna da gaur eta erditzean parte hartzen duten profesionalei formazio handiagoa eskatzeko baliatu nahi dute AdayoPbo elkartetik
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hiart Andres-ek jarri dio ahotsa "Faktoria"n, erditzean eragindako beso paralisiaren arazoari. Erditzean oker egindako maniobraren batek eragiten du Paralisi Brakial Obstetrikoa, besoko tendoiak kaltetzen direlako eta besoaren mugimendua eragotzita geratzen delako.
Hiart Andresen semeak hiru urte ditu eta hiru ebakuntza egin dizkiote. Hirugarrenaren emaitzen zain daude oraindik, gutxienez sei hilabetez itxaron behar omen delako, baina aurrekoetan oso aurrerapen gutxi lortu dute eta bigarrenean gainera sorbaldaren mugimenduari kalte egin zioten, lehen baino okerrago geratu zitzaion, amak kontatu digunez.
Paralisi hau zer den eta kaltetuen aldarrikapenak zeintzuk diren ezagutzeko, entzun elkarrizketa.