Marutegiko gaztelua
Araiako gaztelua arkeologia ondare izendatzeko urratsak egiten ari dira
Arkeologoek gazteluaren "D" formak ematen dion borobiltasuna nabarmendu dute, garai hartan (XI-XII mendeetan)ez zelako ohikoa eta hormaren lodiera ere bai, ia hiru metroko ormak ditu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
EHU-ko arkeologoek, Jose Luis Solaunen gidaritzapean, indusketak egin dituzte Araiako gazteluan. Emaitzen txostena aztertu dugu, Asier Valverde, Uharka taldeko kidearekin "Faktoria" saioan.
Araian sortu zuten Uharka taldea, gazteluari buruz gehiago jakiteko eta hobeto babesteko. Elkarte honek uste du, EHU-ko arkeologoen ikerketa honekin urrats garrantzitsua eman dela Arkeologia Ondare izendatu dezaten.
Herrian gazteluarekiko maitasuna eta sentiberatasuna bultzatzeko Gaztelu Eguna ere antolatzen dute.