Amagoia Gurrutxaga Uranga
'Irainologia'
'Puterokume bat haiz' iraina entzun berri dio gazte bati Amagoia Gurrutxagak. Irain berri hori eboluzio baten ispilu dela uste du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Eta ni ez naiz irainologian doktore", esan du Amagoia Gurrutxagak, 'Faktoria'ko bere zutabean, baina umorearekin gertatzen den bezala, islatzen duela gizarte ikuspegi bat: "Biak ala biak dira gure baitako tabuen, botere harremanen eta zentzatze mekanismoen ispilu ezin argiagoa; gure marra gorrien mapa. Eta ariketa interesgarria da norbere irainen -eta umorearen- mapari erreparatzea. Eduki uste ez ditugun bazterrak ere erakusten dizkigulako".