Jin eta Joan. Uraren balioaz.
Urak dakarrena burtsak daroa
Euskadi Irratia
Wall Streetek uraren balioa egonkortu dezake, ala azeria oilategiaren zaindari jartzea da? Ura burtsan kotizatzeak inbertsio funtsei atea zabalduko die ezinbestekoa den lehengaia beren esku uzteko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Uraren gestioa eta arautzea sektore publikoaren kontrolpean egon behar duela defendatzen dute Beatriz Plaza ekonomia katedradunak eta Iñaki Antiguedad Hidroekologian katedradunak. Euskal Herriko Unibertsitateko bi irakasleek azaldu dutenez, ura ezin da urrea, diamantea edo petrolioa balitz bezala gestionatu, ordezkorik edo alternatibarik ez duelako eta zibilizazio ororen ezinbesteko oinarria delako.
Beatriz Plazak nabarmendu digu gainera, ura espekulaziorako balio aproposena dela, prezioa igota ere, lehengaia izanik, bere eskaria sekula jaisten ez delako. Iñaki Antiguedaden esanetan, esku gutxi batzuren esku eta putre funtsen eraginpean gelditzen ari dira Nazio Batuek jasangarritasunerako ezinbestekotzat jotzen dituzten bost ardatzak: energia, elikagaiak, biodibertsitatea, osasuna... eta orain uraren gestioan ere esku hartzeko zirrikitua zabaldu nahi dute Wall Streeten. Era berean, nazioartean uraren kontrolak eragindako gatazkak errepasatu ditugu.
Astero gai polemiko bat hartu eta ikuspegi ezberdinetatik lantzen dizkigu Aritz Agirrek "Jin eta Joan" 'Faktoria'ko sekzioan.