Ahozkotasuna
Zirtoa, hizketaren txinparta
'Aiztondoren zirtotsa' proiektuan lanean ari dira Harituz bertsozale elkargunekoak. Zirto ondarea jaso, sailkatu, eta ikasgelara eraman nahi dute.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bertsogintzan -eta kontagintzan- akuilu izan daiteke zirtoa. Ikasleekin hori frogatu dutela diote Haritz Mujikak eta Mikel Artolak. Bertsotarako zaletasuna etxetik dakarten umeek; zein euskaraz, hitz lauz ere, nekez aritzen direnek, denek heltzen omen diote gustuz esaldi errimatuekin proposatutako jolasei. Bertsotarako atari abegikorra omen zirtoa, beraz.
Pello Mari Otaño bekari esker garatzen ari diren proiektuaren xehetasunak kontatu dituzte Mujikak eta Artolak Jon Artanorekin izandako solasaldian. Aurrez, baina, "Faktoria"ko lantaldeak zirtoa zer den azaltzeko hainbat lagunen ekarpenak jaso dituzte, hala nola Xabier Sukia eta Ibai Esoainenak, Xabier Amuriza eta Xabier Euzkitzerenak edo Eñaut eta Unai Agirre anaienak.