Adolfo Arejita
Urteberri edo Urtats on!
Adolfo Arejita euskaltzainak Gabonei eta neguari lotutako hainbat hizkuntza argibide eman dizkigu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bihar Gabonzahar edo Urte zahar, eta etzi Urteberri edo Urtats dugu. Hitz horiek mugagabean erabiltzeko gomendioa egin digu Adolfo Arejitak. Bestalde, neguarekin batera elurrak iritsi dira, eta artean gutxi entzuna zen aditz bati buruzko azalpenak eman dizkigu: elurra gatzatu.