Faktoria
Kontziliazioa
A.Z.
Euskadi Irratia
Kontziliazioa. Lana eta bizitza nola uztartu: horretarako, lan ordutegiak malgutzeak, razionalizatzeak duen garrantziari buruz jardungo dute Donostian egingo den biltzarrean.
Kontziliaziorako batzordeak eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako jardunaldiak dira, alor askotako profesionalek parte hartuko dutenak, soziologoak, enpresari eta langileak, eta nazioarteko erakundeetako kideak, besteak beste.
Dugun denboraren beste erabilera bati buruz eta lan ordutegiak malgutzeari buruz hitz egingo da egingo diren lau mahai inguruetan. Ikuspegiak, lau beraz. Ordutegia, gizartea, ekonomia eta produktibitatea eta heziketa eta osasuna. Jardunaldien aurkezpenean Ignacio Buquerasek egin du; lan ordutegiak razionalizatzeko Batzordeko presidenteak. Enpresariei herrialde azpigaratuetako ordutegiak alde batera uzteko eskatu die, gaur egun gure enpresa gehienetan indarrean direnak, langileen beharretan inbertitu dezaten, horrela ekoizpena hobetu eta gastuak murrizteko.
Bien bitartean, eta gaur hasiko den kongresu horrekin bat eginez, web orri berri bat aurkeztu du Gema Zabaleta kontseilariak. Orri honen bitartez kontziliaziorako neurriak hartzeak enpresari eragingo dizkion onura eta kostuak kalkulatu litezke. Biltzar honekin lan-ordutegi malguagoak eta europarragoak –lan-bizitza eta bizitza pertsonala uztartzen eta enpresen produktibitatea areagotzen lagunduko dutenak– sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte gaietako Sailak aurten garatu duen lanari amaiera emango zaio.
Kontziliaziorako batzordeak eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako jardunaldiak dira, alor askotako profesionalek parte hartuko dutenak, soziologoak, enpresari eta langileak, eta nazioarteko erakundeetako kideak, besteak beste.Dugun denboraren beste erabilera bati buruz eta lan ordutegiak malgutzeari buruz hitz egingo da egingo diren lau mahai inguruetan. Ikuspegiak, lau beraz. Ordutegia, gizartea, ekonomia eta produktibitatea eta heziketa eta osasuna. Jardunaldien aurkezpenean Ignacio Buquerasek egin du; lan ordutegiak razionalizatzeko Batzordeko presidenteak. Enpresariei herrialde azpigaratuetako ordutegiak alde batera uzteko eskatu die, gaur egun gure enpresa gehienetan indarrean direnak, langileen beharretan inbertitu dezaten, horrela ekoizpena hobetu eta gastuak murrizteko. Bien bitartean, eta gaur hasiko den kongresu horrekin bat eginez, web orri berri bat aurkeztu du Gema Zabaleta kontseilariak. Orri honen bitartez kontziliaziorako neurriak hartzeak enpresari eragingo dizkion onura eta kostuak kalkulatu litezke. Biltzar honekin lan-ordutegi malguagoak eta europarragoak –lan-bizitza eta bizitza pertsonala uztartzen eta enpresen produktibitatea areagotzen lagunduko dutenak– sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte gaietako Sailak aurten garatu duen lanari amaiera emango zaio.