Bide garbitzailea
Tomas Lizarralde: 'Ikastolara bidean topatzen nituen adarrak mozten hasi nintzen'
Maider Segurola | EiTB Media
Bere kasa tenazak, desbrozadora eta bestelako materiala erosita, bere kabuz aritzen da Tomas Lizarralde emaztearekin batera herriguneko adarrak eta sasia mozten.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Tomas Lizarralde oriotarra herrigunean aritzen da bideak garbitzen. Zuhaitzetako adarrak eta bide bazterreko sasiak mozten ditu eta inork eskatu gabe, erabat modu boluntarioan egiten du lan bere emaztearekin. "Faktoria"ra bisita egin digu bere tresneria hartuta.