Otorrinolaringologia
Aitor Zabala: 'Usaimena galdu dutenen % 80k hamar egunen buruan berreskuratuko dute'
Aitor Zabala Basurtuko Otorrinolaringologia unitateko burua da. Covid19aren ondorioetako bat da usaimena eta dastamena galtzea eta beraz, baita sintoma nagusienetako bat ere.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Covid-19 gaitza dutenen % 80ri eragiten dien ondorioetako bat usaimena eta dastamena galtzea. Aitor Zabala Basurtuko ospitaleko Otorrinolaringologia unitateko burua da eta berak eman dizkigu galera honen inguruko xehetasunak. Azaldu digu behin gaixotasuna pasa ondoren, gaixoen % 80k hamar egunen buruan berreskuratuko dituela zentzumenak eta kasurik txarrenean, usaimena entrenatu daitekeela berreskurapenean laguntzeko.